S&Pk kalifikazioa jaitsi die Italiako zazpi bankuri
ERROMA. Standard & Poors rating agentziak kalifikazioa jaitsi die Italiako zazpi finantza erakunderen zor tituluei. Horien artean, baita Intesa Sanpaolo herrialdeko bigarren bankurik handienaren bonuei ere. Herenegun, agentzia berak kalifikazioa jaitsi zion Italiako Altxorrak jaulkitzen dituen zorrari ere. Horrelakoetan ohikoa izan ohi da egun batzuetara herrialdeko bankuei ere jaistea.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik
Ordenatu