Samsungek tableta ezingo du Europan saldu

2011ko irailaren 10a
00:00
Entzun
FRANKFURT. Alemaniako Dusseldorf hiriko Probintzia Auzitegiak Galaxy Tab 10.1 tableta Europan saltzea galarazi dio Samsungi. Apple lehiakideak jarritako salaketa baten harira kaleratu du ebazpen hori. Haren ustetan, Samsungen tableta berriak iPaden oso antzeko diseinua du. Epaileak diseinuari dagozkion ezaugarriak bakarrik hartu ditu kontuan, softwareari dagozkionak alde batera utzita.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.