lan istripua

Santurtziko etxe batean lanean ari ziren bi lagun ospitalera eraman dituzte, kea arnastuta

Eraikineko galdaretan lanean ari zirela piztu da sua, 13:40ak aldera.

2012ko martxoaren 12a
16:34
Entzun

Santurtziko (Bizkaia) eraikin batean sutea izan da 13:40ak aldera, eta bi lagun Gurutzetako ospitalera (Barakaldo, Bizkaia) eraman behar izan dituzte, kea arnastuta.

Langile talde bat eraikineko galdaretan lanean ari zela piztu da sua; langile horietako bi dira ospitalera eraman dituztenak.

Mendizabal Kapitaina kalean izan da sutea, Eusko Jaurlaritzako Herrizaingo sailak jakinarazi duenez. Eraikina hustu egin behar izan dute, eta 14:10erako sua itzali dute.

   

Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.