Arrantza

Sardinaren enterrua

2018an sardinaren arrantza debekatzea proposatu du ICES zientzialari elkarteak

Arrantzale bat antxoa porturatzen, Ondarroan, iazko azaroan. NEREA BEDIALAUNETA
Jon Fernandez.
2017ko urriaren 20a
17:54
Entzun

"Zero kupoa" eskatu du ICES Itsasoko Azterketarako Nazioarteko Batzordeak datorren urterako Kantauri itsasoan, sardinaren biomasa nabarmen jaitsi dela ondorioztatu duelako. Ez da edozein ICES, Europako Batzordeak haren azterketa zientifikoak hartzen baititu oinarri urtero, hurrengo urteko arrantza kuotak erabakitzeko.

ICESen txostenaren arabera, sardinaren produktibitatea "erori" egin da, eta 2006az geroztik mailarik apalenean dago. Hortaz, orain arteko arrantza mailarekin jarraituz gero, aukera "oso txikia" da datozen bost urteetan sardinaren biomasa hobetzeko eta maila minimoetara iristeko.

Zein da ICESek proposatzen duena? Datorren urtean Espainiari eta Portugali sardinaren arrantza debekatzea; hartara, ezingo litzateke arrain espezie hori harrapatu ez Kantauri itsasoan, ez Portugalgo uretan, ez Cadizko golkoan. Edonola ere, ICESena proposamen bat da, eskaria, nahi bada; baina azken erabakia Europako Batzordearena da, eta urtea amaitu baino lehen hartu beharko du datorren urterako sardina kupoari buruzko erabakia.

Debeku luzeagoa?

2018ko debekua, nolanahi ere, ez litzateke nahikoa izango sardinaren geroa ziurtatzeko, ICESen arabera. Zientzialarien batzordearen arabera, 1993tik 2015era bitarteko datuak kontutan izanda, biomasa maila "segurua" lortzeko hamabost urtez debekatu beharko litzateke sardinaren arrantza.  

Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.