Eusko Legebiltzarrerako Hauteskundeak

Sareen Sareak “edozein murrizketa saihesteko” eskatu die lehendakarigaiei

Hamasei proposamen egin dizkie gizarte sektoreak alderdi politikoei

Jon Fernandez.
2016ko irailaren 8a
08:25
Entzun

Eusko Legebiltzarrerako hauteskundeetarako hamasei proposamen egin dizkie Sareen Sareak lehendakarigaiei. Bereziki, herritarren ongizate soziala bermatzen duten politiketan “edozei murrizktea ekiditea” eskatu dute. “Batez ere, desabantaila eta zaurgarritasun handieneko egoerak bizi dituzten pertsonengan eragina dutenetan”.

Gainera, politika sozial horiek hobetzeko ahalegina ere eskatu die lehendakarigaiei. Fiskalitate progresiboagoa bultzatzearen alde agertu da Sareen Sarea, eta iruzurrari eta zerga ihesari aurre egin beharra dagoela azpimarratu du.

DSBE Diru sarrerak bermatzeko errentaren euskal sistema mantentzea eta sendotzea ere eskatu du, “herritar guztientzako gutxieneko sarrerak bermatzeko eta eragingarriak diren gizarteratze politikak abian jartzeko”. Etxebizitza duina, egokia eta irisgarria eskuragarri izateko eskubide eragingarria bermatzea galdegin du, eta euskal estrategia prestatzeko eta garatzeko eskatu du.

Gizarte sektorearen pisua

Arabako, Bizkaiko eta Gipuzkoako Hirugarren Gizarte Sektoreko erakundeak biltzen dituen elkartea da Sareen Sare. Egoitza eta jarduera hiru lurraldeetan daukaten ekimen sozialeko 3.500 erakundek osatzen dute sarea.

Sareak gogora ekarri du sektore sozialak 127.000 bolondres inguru biltzen dituela, eta zuzeneko enplegua ematen diela kontratatutako 36.000 laguni. “Beste nolabait esanda, EAEko langileen %4 biltzen du sektoreak. Kudeatutako bolumen ekonomikoa 1.451 milioi euro ingurukoa da. Hau da, EAEko BPGaren %2,2ren baliokidea”. 

Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.