Nicolas Sarkozy Frantziako presidente eta Europako Batasuneko txandako buruak jakinarazi du Washington-en (Ameriketako Estatu Batuak) azaroaren 15ean munduko herrialde nagusietakoek egingo duten bilkuran "finantza krisiaren aurkako erabaki zehatzak" hartuko dituztela. "Ez gara hitz egiteko soilik batzartuko".
Txinak, Japoniak, Hego Koreak eta Indonesiak gaur baieztatu dute bilkuran izango direla. AEB, Erresuma Batua, Frantzia, Italia, Kanada, Errusia, Mexiko, Brasil, India eta Hegoafrika ere izango dira, besteak beste.
Espainia ez dute gonbidatu, eta Jose Luis Rodriguez Zapatero hango presidenteak gaur berriro eskatu du batzarrean egotea nahi dutela.
Ekonomia
Sarkozyk dio Washingtongo bilkuran "krisiaren aurkako erabakiak" hartuko dituztela
Azaroaren 15ean batzartuko dira. "Ez gara hitz egiteko soilik bilduko", esan du Frantziako presidente eta Europako Batasuneko txandako buruak.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik
Ordenatu