Enplegua erregulatzeko espedientearen gainean akordioa lortu dute Gasteizko Saunier Duvaleko zuzendaritzak eta langile batzordeak. 118 langileetatik 66 kaleratuko ditu, bakoitzari lan egindako urte bakoitzeko 55 egun ordainduta. Gehienez ere 42 hilabete kobratuko dituzte. Kalte-ordaina 20.000 eurora iristen ez den kasuetan, enpresak osatu egingo du kopurua.
Beste hainbat neurri ere adostu dituzte bi aldeek. Enpresak lanpostu berri bat aurkitzen lagunduko die kaleratutakoeihorretan espezializatutako MOA BPI taldearen bidez. Lan poltsa bat ere osatuko du, eta hurrengo hiru urteetan Gasteizko lantokian sortzen diren lanpostuak betetzeko lehentasuna izango dute haiek. Enpresa «pozik»agertu da lortutakoarekin, sei hilabeteko gatazkaren ostean, akordioa lortu dutelako. Hain zuzen, langileek protesta ugari egin dituzte tarte horretan, enpresak deslokalizatzeko asmoa duela salatzeko.
Bi orduko lanaldia
Gasteizko beste enpresa batek ere aurkeztu du espedientea: Zayerrek. Kasu horretan, ordea, zuzendaritza eta langile batzordea ez dira ados jarri. Urtebetean lanaldia bi ordu eta hogei minutura murriztu nahi du enpresak. «Garraio gastuak ere ez dituzte estaliko jasoko duten soldatarekin», salatu du CCOOk. Hain zuen, normalean irabazten dutenaren %30 inguruko saria izango lukete. Lan Sailak baimenduz gero, 161 langileri eragingo die neurriak.
Sindikatuak dio Zayer lan erreforman babestu dela halako proposamen bat egiteko. Espedientea aurkezteko dokumentu gutxi erakutsi behar izaten direla orain adierazi du. «Urtebetekokontuen eta eskaera zorroaren berri ematea aski da, lehen hiru urtekoak eman behar ziren».
CCOOk onartu du lan karga txikitu egin dela. Hala ere, lanaldia hainbeste murriztea ez dagoela arrazoituta uste du. Azaroaren 2an eta 3an protestak egingo dituzte neurria salatzeko. Horrez gain, elkartasuna adierazi nahi diete kaleratutako bi lankideri. CCOOren arabera, «sindikatu baten hautagaitzan izena emateagatik» bidali zituzten.
Saunier Duvalek 66 langile kaleratuko ditu
Lan egindako urte bakoitzeko 55 eguneko kalte-ordaina izango dute; langile batzordeak onartu egin du neurria
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik
Ordenatu