Proposamen berria egin dio Saunier Duvalek langile batzordeari: 66 langile kaleratzeko espedientea aurkeztu nahi du, lan egindako urte bakoitzeko 55 eguneko kalte-ordainarekin. Aurrez, ekainean, 75 langile kaleratzeko proposamena egin zuen, urteko 45 egun ordainduta.
Bederatzi langile gutxiago bidali ahal izateko, bost postu berri sortu eta beste lau mantendu edo beste nonbait kolokatuko dituela jakinarazi du. Horrez gain, Alemaniako lantegian beste hamar langile sartzeko aukera dagoela esan du. Zuzendaritzaren arabera, Gasteizen egiten diren produktuak zaharkituta geratu dira, eta, haien ordez, Frantzian eta Alemanian egiten direnak erabiliko ditu. Astebeteko epean eman beharko du proposamen berriari buruzko erabakia langile batzordeak.
Saunier Duvalek 66 langile kaleratzeko dosierra proposatu du
Ekainean bederatzi langile gehiago kaleratzeko asmoa agertu zuen, hamar egun gutxiago pagatuta
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik
Ordenatu