Schering lehiakidea erosi du Merck botikagileak
WASHINGTON. AEBetako farmaziako enpresa handiek bat egite prozesuan jarraitzen dute. Atzo jakin zenez, Merckek Schering-Plough lehiakidea erosiko du, 41.100 milioi dolarrean. Erosketaren bidez neurria handitu nahi du Merckek, sendagai generikoen salmenten igoerari aurre egiteko, eta zenbait botiken gaineko patenteen amaierarako prestatzeko.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik
Ordenatu