Sei urteko bizitza, eta lau urtez errentagarri
Esne behi bat sei urtez bizi ohi da gutxi gorabehera. Orduan utzi ohi dio bere elikadura ordaintzeko adina esne emateari. Jaio eta hamabost hilabetera ernaltzen dituzte lehen aldiz, eta bi urte inguru dituztenean hasten dira esnea ematen. Abeltzainek, normalean, lau aldiz ernaltzen dituzte behiak sakrifikatu aurretik. Urtean hamar hilabetez jezten dituzte eta, beste bietan, atsedena ematen diete. Ukuilu batetik bestera alda daiteke kantitatea, baina behi heldu batek 30 eta 35 esne litro artean ematen du eguneko. Udan, beroaren eraginez, ohikoa da gutxiago ematea. Errentagarri izateko, hogei litrotik gora eman behar ditu, baina, azken hilabeteetako kostu igoerarekin, batezbesteko hori igo egin da. Badago 25 litrotik behera ematen hasten direnean hiltzen dituenik.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik
Ordenatu