Jose Guillermo Zubia Confebask Arabako, Bizkaiko eta Gipuzkoako enpresarien elkarteko idazkari nagusiarekin egindako elkarrizketa argitaratuko du bihar BERRIAk. Honatx Zubiaren esan batzuk:
- "Erregulazioen kasuan, legeak ez du eskatzen sindikatuen oniritzia, baizik eta espedienterako arrazoiak egiaztatzea".
- "Krisiaz itxaropen puntu bat dago, sektore batzuetan atzeraldia gelditu egin delako, baina oso bestelakoa da atzeraldia gelditzea eta hazkundea hastea".
- "Guk ez diogu gastu soziala ezabatu behar denik. Ezin da, ordea, gastu soziala administrazioaren hutsegite batzuen aitzakia bihurtu. Eztabaidaezina da sektore publikoak gerrikoa estutu behar duela, pribatuak bezala. Gure ustez, zergak igotzeko unea desegokia da".
ELKARRIZKETA AURRERAPENA. Jose Guillermo Zubia (Confebask)
"Sektore publikoak eta pribatuak gerrikoa estutu behar dute"
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik
Ordenatu