Negoziazio kolektiboararen lokarria askatu gabe dago oraindik, baina urteko lehen seihilekoak ekarri ditu aldaketa batzuk euskal langileen itunei begira. Sektoreko zortzi hitzarmen egin dituzte aldeek Lan Harremanen Kontseiluak ezagutarazi duenez; horietatik sei Bizkaian egin dira, beste bat Gipuzkoan eta beste bat Araban. 22.672 behargin itun horietara loturik geratu dira. Enpresakoak, berriz, 88 izan dira, eta 12.835 behargini eragin die.
Horrez gain, Espainian sektoreko 20 itun egin dituzte euska langileak lotu dituztenak; ia 15.000 euskal langile geratu dira haiei loturik. Enpresa mailako beste 31 itun espainiar daude euskal langileei eragiten dietenak; 2.836 geratu diera haiei loturik.
100.000 langile baino gehiago itunik gabe
Horiek horrela, 53.287 euskal langilek lortu dute urteko lehen erdian ituna berritzea 147 lan hitzarmen berriri esker; horietatik 96 dira Araban, Bizkaian eta Gipuzkoan egindakoak, eta horiexek 35.507 langileri eragiten diete.
2016ko lehen sei hilabeteetan hauxe da egoera negoziazio kolektiboari begira: 101.718 langilek (%18,5) inolako itunik gabe jarraitzen dute; beste 280.209 beharginek (%51) ituna luzatuta daukate, baina berritzeko zain; eta 167.588 langilek, berriz, indarrean dagoen hitzarmena dute.