Merkataritza

Sekula baino gehiago esportatu zuten iaz EAEko enpresek

Hamar enpresatik bederatzik atzerrirako salmentei eutsiko diete edo handitzea espero dute aurten

Ivan Santamaria.
2012ko otsailaren 27a
14:51
Entzun

Araba, Bizkai eta Gipuzkoako enpresek 21.067 milioi euro esportatu zituzten joan den urtean. Orain arte zegoen errekorra, 2008 urtekoa, gainditzea lortu zuten. 2010 urtearekin alderatuz, %17 handitu ziren atzerrira egindako salmentak. Datua Eusko Ganberak elkarteak jakinarazi du, gaur goizean egin duen agerraldian. Euskal ekonomiaren aldagairik onena esportazioak direla azaldu du Gregorio Rojo Arabako Merkataritza Ganberako presidenteak, eta iazko emaitzak bereziki garrantzitsuak direla nabarmendu du, nazioarteko krisi egoera aintzat hartuta. Guztira, ia 4.000 milioi euroko superatiba du Araba, Bizkai eta Gipuzkoako merkataritza balantzak.

Arazoak arazo, aurten ere esportazio indartsuak espero ditu ganberak. Hamar enpresatik bederatzik iazko mailari eustea edo salmentak handitzea espero dute. Ganberek egindako azterketaren arabera, enpresen %46k atzerrira egindako esportazioak handitzeko asmoa du. Araba, Bizkai eta Gipuzkoako 2.500 enpresa inguruk jarduera esportatzaile esanguratsua eta jarraitua dute. Produktu nagusia ibilgailuak eta autoentzako piezak dira, eta horren atzetik daude makinak eta aparatu mekanikoak. Esportazioen %65 Europako Batasuneko herrialdeetara doa, eta bazkide komertzial nagusiak Frantzia eta Alemania dira (%34 bien artean).

Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.