MILAGROS GONZALEZ
«Seme-alabek lagundu didatelako ez nago goseak hiltzen»
Alarguna daMilagros Gonzalez, eta lau seme-alabaren ama. «Alargundu nintzenean seme gazteenak 17 urte zituen, eta 200 euro pasatxoko pentsioarekin geratu nintzen», azaldu du. Han eta hemen lantxo batzuk izan dituen arren, seme-alaben laguntzari esker egin du aurrera. «Aita-amaginarreben partetik herentzia txiki bat geratu da nire seme-alabentzat, eta horren laguntzari esker atera naiz. Seme-alabek lagundu didatelako ez nago goseak hiltzen». Pentsioak, gutxienez, lanbide arteko gutxieneko soldataren parekoak izatea eskatzen du. «Orain 500 euro pasatxoko pentsioa dut, eta horrekin geratuko naiz betirako, baina 500 eurorekin fakturak ordaintzeko bakarrik iristen zait», kontatu du.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik
Ordenatu