Lan osasuna

Senarraren arropa garbitzean emazte bat amiantoarekin kutsatu zela ebatzi du Bergarako epaitegi batek

2011n zendu zen emaztea, amiantoak sortu zion minbiziaren ondorioz. Senideek 71.500 euroko kalte-ordaina jasoko dute.

2015eko urriaren 27a
14:26
Entzun

21 urtez, astero, senarraren laneko arropa garbitu zuen Luisa Soraluzek. Senarra Bergarako Arcelor Mittaleko langilea zen, eta amiantoarekin egiten zuen lana. Horrenbestez, senarraren arropa garbitzen zuen bakoitzean amiantoaren eragina jasaten zuela ebatzi du epaiak, eta horrek sortutako minbiziaren ondorioz hil zela. Halaber, enpresa erruduntzat jo du, zehaztu baitu langileak ez zuela amiantoarekin lan egiteko beharrezko arropa erabili eta arropa hori ezin zela etxe batean garbitu. 

2011ko urrian hil zen Soraluze; urte bereko ekainean diagnostikatu zioten minbizia. Senarra, berriz, 1989an zendu zen. 21 urtez aritu zen Bergarako Arcelor Mittalen lanean.

Asviamie elkartearen arabera, ebazpen "historikoa" da amiantoarekin aritutako langile baten emaztearen alde emaniko ebazpen hau. Nabarmendu dute amiantoak ez diela langileei bakarrik kalte egiten. 

Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.