laborantza

Senperek EHLGri emandako dirua itzultzeko eskatu du prefetak

Paueko administrazio epaitegiak aztertu du gaur gaia. Aurreko aldietan laguntza baliogabetu du epaileak. 

Berria.info
2013ko irailaren 3a
13:24
Entzun

Senpereko Herriko Etxeak EHLG Euskal Herriko Laborantza Ganberari emandako dirulaguntza berriro aztertuko du gaur Paueko administrazio epaitegiak. Pirinio Atlantikoetako prefetak salatu du laguntza, EHLGk Senpereko ekonomiari "inolako ekarpenik" ez diola egiten argudiatuta.  Aurreko hiru aldietan epaileek arrazoi eman diote Frantziako Gobernuaren ordezkariari, baina prefeta kexu da Herriko Etxeak ez diola laborantza ganberari dirua bueltan eskatu. 2.000 euro eman izan dizkio Senpereko udalak EHLGri.

Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.