Sidenorrek langileak hartuko ditu epe baterako
DONOSTIA. Lan kargari aurre egiteko, langileak hartuko ditu Sidenorrek Basauriko eta Azkoitiko lantegietan, batez ere mantentze lanetan aritzeko. Aurrez ere enpresan aritutako jendea kontratatuko du, krisia zela-eta kaleratutakoak, hain zuzen. Gutxi gorabehera enpresan lau hilabetean ariko direla adierazi du zuzendaritzak.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik
Ordenatu