Soldatak urtero KPI kontsumo prezioen indizearen gainetik puntu bat igotzea hitzartu zuten Sidenorrek eta langileek. Enpresak, ordea, hitzarmena bertan behera utzi eta urtarriletik aurrera soldatak jaistea erabaki du: %1,2ko murrizketa aplikatzen hasi da eta horrek langileek urtean 400-500 euro gutxiago jasotzea eragingo du. Ondorioz, otsaileko hamalau egunetan greba egitera deitu dituzte langileak UGTk, CCOOk, USOk eta CSIFk: 8, 10, 12, 15, 17, 19 eta 21ean eta 22 eta 28 arteko astean.
Sindikatuetako ordezkariak enpresako zuzendaritzarekin bildu ziren atzo, Basaurin (Bizkaia). Enpresak bertan jakinarazi zien soldatak berraztertu eta %1,2 murriztuko dituela. UGTko, CCOOko, USOko eta CSIFko ordezkariek, enpresaren jarrera ikusita, bi orduko itxialdia egin zuten atzo enpresaren bulegoetan.
Sindikatuek astelehenean egin nahi dute greba eskaera ofiziala. Aurretik, baina, langile batzordeen bilerak eta langileen batzarrak egingo dituzte lantegietan. Euskal Herriaren kasuan, Basaurin eta Gasteizen. Baita Madrilen eta Reinosan ere (Kantabria, Espainia).
Sindikatuen esanetan, ELA eta LAB sindikatuekin ere jorratuko dute gaia.
Sidenorreko langileek 14 greba egun egingo dituzte otsailean
Enpresak hitzartutakoa ez duela bete eta bere kabuz soldatak jaitsi dituela salatu dute sindikatuek
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik
Ordenatu