Enpresak

Siemens Gamesak 150 haize errotako kontratua lortu du Txinan

Orain arte Txinan eskuratutako kontratu handiena da euskal konpainiarentzat. Albiste ona, emaitza kaskarrengatik burtsan estualdia nozitzen ari den honetan.

Siemes Gamesako arduradunak, artxiboko argazkian. MIGUEL TOñA / EFE
Irune Lasa.
2017ko irailaren 18a
07:46
Entzun

300 megawatt argindar sortzeko gai izango diren 150 haize errota egin eta mantentzeko kontratua lortu du Siemens Gamesa Renewable Energy konpainiak. Barne Mongoliako Eskualde Autonomoan dagoen Xilinhot parke eolikoan instalatuko ditu haize errotak, eta 2018. urte amaierarako haiek lanean izatea aurreikusten da. Gauzak horrela, energia eolikoan aitzindari izaten ari den herrialdean, Txinan, presentzia sendotzen ari da Siemens Gamesa. Dagoeneko 4.600 MW instalatu ditu Txinan.

Albiste on bat ez zaio gaizki etorriko konpainiari, udako hilabeteak amesgaiztoa izan dira harentzat eta. Uste baino emaitza kaskarragoak iragarri ostean, burtsan amildu egin dira Siemens Gamesaren akzioak, eta hilabete eta erdian 4.000 milioi euroko balioa galdu dute.

Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.