Ekonomia

Sindikatuak lan osasunaren alde mobilizatuko dira

Lan Osasunaren Nazioarteko Eguna da gaur. 

ELAren ekitaldia, gaur, Bilboko Itxaropena frontoian. ARP
2014ko apirilaren 28a
14:55
Entzun

Maiatzaren Lehenaren bezperatan, lan osasunaren alde mobilizatu dira gaur hainbat sindikatu. ELAk, esaterako, ehunka lagun bildu ditu Bilboko Itxaropena frontoian, manifestazioa egin aurreko ekitaldian. Sindikatuaren ustez, administrazioek lan istripuen datuak "ezkutatu" egin nahi izaten dituzte, eta iragan urteko datuak "kezkagarriak" direla salatu du.

"Antolatzea eta mobilizatzea" dira lan osasun eta segurtasunean aurrera egiteko, sindikatuaren arabera. "Lan osasunaren babesa noizko? Administrazioak arduragabeak" leloa zeraman kartela jarri dute atzealdean. Administrazioek obra publikoetan duten ardura azpimarratu du sindikatuak, eta lan publikoetan urtero "makina bat langile" hiltzen direla salatu du. "Lehiakortasunaren izenean langileon osasuna eta segurtasuna sakrifikatzen dira". 

LAB sindikatua ere manifestazioan irten da Bilbon: Sabino Aranatik hasi, eta Kale Nagusian amaitu du martxa, Gizarte Segurantzaren egoitzan. "Botere osoa Mutualitateei, koska bat estuago gure osasunaren kontra" da sindikatuak aukeratutako leloa. Donostian, 12:15etik aurrera mobilizatu da; Gasteizen, bihar.

STEE-EILAS sindikatuak elkarretaratzea deitu du Eusko Jaurlaritzaren Bilboko egoitzaren parean, eta gutun bat eman diote Olatz Garamendi Administrazio eta Zerbitzu sailburuordeari. 

UGTk plaza eliptikotik abiatu du manifestazioa.

Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.