Gasteizen egin dute protesta sindikatuek joan den ostiralean bertan jazo zen lan istripua salatzeko. Arabako patronalaren aurrean egin dute protesta, ELA, LAB, ESK-Steilas, EHNE eta Hiruk deituta. ELAren bozeramaile Begoña Vazquezek Eusko Jaurlaritzari galdegin dio bere lana behar bezala betetzea, eta ikuskaritza lana egitea enpresetan. Izan ere, sindikatuen arabera, istripu horien jatorria lanaren prekaritatea da.
AFF enpresako langilea zen ostiralean zendu zen langilea. Segurtasun Sailak jakinarazi zuenez, bost metrotik erori zen makina batean lanean ari zela. 34 urte zituen beharginak.