Sindikatuek EHUko buruen «negoziatzeko borondate eza» salatu dute

Erredakzioa
DONOSTIA
2004ko urtarrilaren 27a
00:00
Entzun
CCOO, EILAS, ELA eta LAB sindikatuek EHUko gerente Txaber Andetxagak eta Manu Montero errektoreak negoziazio kolektiboan «administraritza eta zerbitzuetako langileekiko izaten ari diren jarrera» gaitzetsi dute.

Sindikatuen esanetan, Andetxagak «ez ditu akordioak errespetatzen. Legez kanpoko kontratuak sinatzen ditu eta zerbitzuak pribatizatzen dihardu». Halaber, eskatu dute lan ordutegia eta lanpostuen kudeaketa testua ezartzeko negoziazioekin jarraitzea. Agintariek neurriak hartu ezean, mobilizazioei ekingo dietela azaldu dute sindikatuek.

Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.