ELA, LAB, CCOO eta UGT sindikatuetako ordezkariek protesta egin dute Bilbon goizean, Igandetan eta Jaiegunetan Jai lelopean. Horrela, egun horietan dendak irekitzea salatu nahi izan dute. Abenduaren 6an zenbait denda zabalik izan ziren, eta egun horretan denda ireki zuen baten negozio aurrean bildu dira gaur, pertsona horiek "idatzi gabeko akordio historikoa" apurtu nahi dutela salatzeko.
Paula Garcia EAEko UGT sindikatuko Merkataritza Federazioko arduradunak adierazi duenez, jaiegunean dendak ireki zituzten dendariek "kontsumo ohiturak aldatu eta denda txikiei eta sektoreko enpleguari kalte egin nahi diote". Sindikatuko kideak berretsi du merkataritza arloko langileentzat jaiegunak eta igandeak atseden egunak direla.
Ekonomia
Sindikatuek jaiegunetan dendak irekitzearen aurka egin dute Bilbon
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik
Ordenatu