Kanpaldiari ezarri zizkioten helburuak bete direla adierazi dute gaur Sinteleko langileak, eta horregatik utzi dutela protesta bertan behera: "Hedabideen arreta piztea eta iritzi publikoarengana iristea zen gure xedea, eta lortu dugu", azaldu du Jokin Aranberri kanpaldiko langileen bozeramaileak.
Sintel enpresa Telefonica pribatizatu zenean sortutako adar bat zen, eta gestio txarragatik zien finantza operazio ilunen ondorioz, porrot egin zuen, Espainiak Estatuko milaka langile kalean utziz. Espainiako Gobernuari eta Telefonicari irtenbide bat eskatzeko, hilabete luzetako kanpaldia egin zuten Sinteleko langileek 2000-2001 urteetan Madrilgo Castellana pasealekuan. Azkenean, 2001eko abuztuan, akordioa lotu zuten Espainiako Gobernuak, Telefonicak eta UGT eta CCOO sindikatuek. Aurrejubilazioei buruz hitzartutakoa bai, baina lanpostu berriei buruzkoa ez da bete, eta, ondorioz, milaka langilek beharrik gabesegitzen dute.
Hori salatzeko egin dute Donostiako kanpaldia Arabako, Bizkaiko eta Gipuzkoako Sinteleko 40 langileek.
Lan gatazka
Sinteleko langileek bertan behera utzi dute Donostiako kanpaldia
Uztailaren 3tik gaur arte Donostiako Foruen pasealekuan ezarritako kanpalekuan bizitzen egon dira Araba, Bizkaia eta Gipuzkoako Sinteleko berrogei langileak. 2001eko abuztuan Espainiako Gobernuak, Telefonicak eta UGT eta CCOO sindikatuek beren egoerari irtenbide bat emateko sinatu zuten akordioa ez dela bete salatu dute protesta horren bidez; hau da, agindutako lanpostu berriak ez direla iritsi.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik
Ordenatu