Fenadismer, Cofedetrans eta Antid Espainiako garraiolarien elkarteek gaur jakinarazi dute greba behin-behinean utzi dutela -ekainaren 9an hasi zuten-, eta, haiekin zerikusia dutenez, Bizkaiko Sintrabi eta Nafarroako Tradisna elkarteek ere hala egingo dute. "Gure arloan konponbideak bilatzeko borondatea izaten segitzen dugu", esan dute ohar baten bidez Fenadismer, Cofedetrans eta Antidek.
Espainiako Gobernua kritikatu dute, "arduragabekeriaz jokatu duelako, modu faltsuan itxi nahi izan baitu garraiolarien arloko krisia". Hori ez dela bukatu nabarmendu dute.
Gobernuak lehengo astean sindikatu batzuekin akordioa sinatu zuen -arloko %80 ordezkatzen dutenak dira, exekutiboaren esanetan-. "Hitzarmena sinatu zutenek, baina, enpresa txiki eta ertainen gehiengoen interesak ez dituzte ordezkatzen", iritzi diote Fenadismer, Cofedetrans eta Antidek.
Garraiolarien greba
Sintrabik eta Tradisnak behin-behinean utzi dute greba
Fenadismer, Cofedetrans eta Antid Espainiako garraiolarien elkarteek erabaki hori hartu dute gaur, eta bide berari heldu diote Bizkaiko eta Nafarroakoek.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik
Ordenatu