Sistema informatiko berria Gipuzkoan, zerga iruzurrari aurre egiteko

Hiru milioi euroko aurrekontua izango du Ikus proiektuak eta Indra enpresak diseinatuko du

Erredakzioa
Donostia
2009ko martxoaren 13a
00:00
Entzun
Zerga iruzurrari aurre egiteko Ikus izeneko sistema informatikoa jarriko du martxan Gipuzkoako Foru Aldundiko Ogasun Sailak. Indra enpresak diseinatuko du sistema berria, eta hiru helburu ditu: arriskutsutzat hartzen diren zerga ordaintzaileei buruzko informazio osoa eta etengabea edukitzea, ikuskatzeen planak azkartzea eta espedienteen jarraipena eta ebaluazioa erraztea.Hiru milioi euroko aurrekontua du proiektuak.

Besteak beste Ogasun eta Finantza sailak dituen datu base guztiak batzeko balioko du sistema informatikoak. Horrela, datu denak eduki eta zerga ordaintzaileari buruzko espediente elektronikoa egin ahal izango da. Hala, Ogasunak errazago lortuko du informazioa.

Javier Piera Indrako arduradunetako batek eman zituen atzo proiektuari buruzko xehetasunak. Haren esanetan, sistema berria «aitzindaria, integrala eta berritzailea» da. Ikusi Gipuzkoako diputazioa zergen kudeaketan punta-puntan kokatuko dela gaineratu zuen. Laster hasiko da Indra enpresa sistema garatzen, eta pentsatzen dute posible izango dela urte amaierarako proba pilotuak egitea. Datorren urtean hasiko dira sistema berriarekin lanean.

Gipuzkoako Diputazioak ahalegin berezia egin nahi du aurten iruzurraren aurka. Pello Gonzalez Ogasun diputatuak adierazi duenez, sistema informatiko berria da horretarako bideetako bat. Horrez gain, plan espezifiko bat jarri dute dagoeneko martxan, eta iruzurraren aurkako lantaldea ere handituko dute. Joan den urtean, guztira 335,7 milioi euroko iruzurraz konturatu zen diputazioa. Inoizko kopururik handiena da hori.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.