enpresak

Skunfunkeko langile ohiek salatu dute oraindik ez dutela kalte-ordainik jaso

Enpresa batzordeak azaldu du kaleratu eta hamabost egunera ez dutela azken soldata jaso, ezta urteko 35 eguneko kalte-ordaina ere.

2013ko martxoaren 1a
16:11
Entzun

Langileen ordezkariek gaur azaldu dute hilaren 22an, kaleratu zituztenetik astebetera eta langileen eskariz, enpresak sinatzeko dokumentazioa aurkeztu ziela, baina horretan ez zituela bildu kalte-ordainaren zenbatekoak. Hemeretzi lagun kaleratu dituzte.

Iturri beraren arabera, enpresaren asmoa nola edo hala paper horiek sinatzea zen, baina langileek uko egin zioten.

Iazko urriaren 31n aurkeztu zuen Skunkfunkeko zuzendaritzak —Bizz-Hecticek— erregulazioa. Langileek uste dute "iruzur hutsa" dela, eta enpresaren benetako helburua langileen batzordea "ezabatzea" dela, haien eskubideak "bortxatzeko".

Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.