SNCFk 3.590 lanpostu ezabatu eta irabazietara itzuli nahi du aurten

Erredakzioa
2005eko urtarrilaren 4a
00:00
Entzun
Haserre daude Frantziako Burdinbide Konpainia Nazionaleko (SNCF) lau sindikatu eta greba iragarri dute datorren hilaren 19rako. Konpainiaren 2005erako aurrekontuak izan dira haserrearen eragileak, 3.590 lanpostu desagertuko direla aurreikusten baitute. Plantila osoaren %2ko murrizketa kaleratzerik gabe egiteko asmoa du SNCFk. 7.300 langilek utziko dituzten postuetarako (erretretak eta abar) 3.700 kontratu soilik egin nahi ditu. Sindikatuek salatu dute 2002ko irailetik 2005aren amaiera artean 11.765 lanpostu desagertuko direla. Komunikabide zenbaitetan agertutako SNCFren aurrekontuek, bestalde, 113 milioi euroko etekinak aurreikusten dituzte 2005erako, lau urte dirua galtzen egin ondoren.

Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.