PARIS. SNCFko langileen 26 egun eguneko grebak ez du trenbide konpainia publikoaren erreforma gerarazi. Maiatzean lortu zuen Frantziako Asanblea Nazionalaren babesa, eta atzo, berriz, Senatuarena. Azken horrek aldaketa batzuk egin dizkionez, datorren astelehenean bilduko da bi ganberetako ordezkariak dituen batzorde mistoa, SNCFren legearen testu bateratua lantzeko.
Senatariek ez dute erreformaren muina aldatu. Horren bitartez, burdinbide bidezko garraioa lehia pribatura zabalduko da 2020. urtean —AHTak lehenengo—, eta urte horren amaieran utziko dio SNCFk bere langile berriei estatutu berezia ezartzeari. SNCF kapital publikoko elkarte anonimo bilakatuko da. Senatuaren zuzenketa batek zehaztu du estatuak ezingo dituela SNCFren akzioak saldu.Halaber, senatariek onartu dute beste enpresa batera doan SNCFko langileek bere lan eskubideei eutsiko dietela.
Aldaketak ez dira nahikoak izan sindikatuen haserrea baretzeko, eta grebari eutsi diote.
SNCFren erreforma onartu du Senatuak ere
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik
Ordenatu