Lan gatazkak

SNFCeko grebak eragina izan du Ipar Euskal Herriko tren zerbitzuetan

Frantziako SNFC tren konpainian greban daude atzoz geroztik eta horrek eragina izan du Ipar Euskal Herriko tren zerbitzuetan. Horrela, lanuztearen eraginez, Hendaiatik Parisera bitarteko abiadura handiko hiru trenetik bat ez dabil gaur. Halere, ibilbide horretako beste bi trenak ibiliko direla segurtatu du tren konpainiak. Hurbileko ibilbideko trenetan, aldiz, ohiko hiruretatik, tren bakarra dabil.

2004ko urtarrilaren 21a
16:37
Entzun
Ondorioz,Baionatik Pabera arteko autobus zerbitzuak antolatu dituzte. Lau sindikatuk deitu dute lanuztea, SNFC konpainiak iragarri duen 3.500 lanposturen galeraren aurka eta soldataren igoeraren alde. Horrez gain, langileekgrebarako eskubidea bermatzea aldarrikatzen dute. Langileen %40ak sostengatu du greba eta bihar arteko 08:00ak arte luzatuko da.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.