Lan harremanak

Sodexo eta Serunion patronalekin ere ituna lortu du ELAk, sektore arteko itunaren inpugnazioa atzera botatzeko

Bi patronalek ontzat eman dute atzo ELAk eta Eurestek adostutakoa, Feadrs patronalak sektore arteko euskal esparru akordioari jarritako inpugnazioa erretiratzea

Jon Fernandez.
2018ko apirilaren 20a
12:30
Entzun

ELA sindikatuak atzo Eurestekin egindako akordiora batu dira, gaur, sukaldaritzaren sektoreko beste bi patronal handiak: Sodexo eta Serunion. Adolfo Muñozek gidatutako sindikatuak ohar bidez azaldu duenez, bi patronlek ontzat eman dute atzoko akordioa, eta "bat datoz sektore arteko akordioaren aurka Feadrs patronalak sartu zuen demanda erretiratzeko".

Ezustekoa eman zuen atzo Feadresek, Espainiako errestaurazioko patronalak, iragarriz atzera egingo duela, eta bertan behera utziko duela joan den martxoan sektore arteko euskal esparru akordioari jarritako inpugnazioa. ELAk eman zuen horren berri, Eurestekin akordioa egin eta gero. Behin demanda kenduta, adostu dute negoziazio bat hastea Araba, Bizkai eta Gipuzkoako patronalen eta sindikatuen artean, bertako sukaldaritza sektoreko langileen baldintzak finkatzeko. ELAren eta Euresten akordioarekin bat egin dute gaur Sodexok eta Serunionek ere.

Feadrsen salaketa iaz Confebaskek eta lau sindikatuek —ELA, LAB, CCOO eta UGT— sinatutako sektore arteko euskal esparru akordioaren kontrakoa zen, zeinak bertoko lan hitzarmenei ematen baitie lehentasuna, lan baldintzen estatalizazioari aurre egiteko asmoz.

Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.