Softwarearen pirateria indizea %38an dago EAEn
BILBO. EAEn software piraten indizea %38koa da, Europako herrialdeetan baino «nabarmen» handiagoa. Ondorio horretara iritsi dira, Bilbon egiten ari diren Legezko Softwarraren II. Kanpainan. EAEko software enpresek 61 milioi euro fakturatu zituzten 2007an. Pirateriarik gabe, 38 milioi gehiago jasoko zituztela esan du Salvador Soriano Espainiako Informazio gizartearen zuzendariordeak.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik
Ordenatu