Espainiako Aurrekontuen Lege Proiektuak Kongresuan lor dezakeen babesaren eztabaida atzean, Jaurlaritzako Ogasun sailak bere garaian Kupotik deskontatutako 32 milioi euroak hizpide izan zituen atzo Pedro Solbes Espainiako Ekonomia ministroak. Jaurlaritzaren arabera, osasungintzaren finantzaketagatik dagozkion 32 milioi euroak«zor» ditu Madrilek orain, azkeneko likidaziotik.
Solbesek adierazi zuenez, Madrilgo Gobernua «prest dago, 32 milioi euroetatik dagokiona ordaintzeko; beti bezala». Hori bai, «gobernuaren zenbakien arabera, ordaindu beharreko kopurua txikiagoa» dela zehaztu zuen Solbesek. EAJk Pedro Aspiazuk erantzun zion Solbesi, «akordiorako borondate gutxi» erakusten duela esanez. Solbesen jarrerak Aurrekontuen Lege Proiektuaren inguruko negoziazioei mesederik ez diela egiten gaineratu zuen.
Solbes «ordaintzeko prest», baina 32 milioien azpitik
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik
Ordenatu