Soldata jaitsieraren aurkako protestak hasiko dituzte Nanuk garraio enpresan

2012ko maiatzaren 5a
00:00
Entzun
Elorrioko Transportes Nanuk enpresako langileek mobilizazioak hasiko dituzte, galerak argudiatuta soldatak %5,5 jaitsi nahi dizkietela jakin ondoren. Orain, hamabost eguneko elkarrizketa epea zabaldu du neurria negoziatzeko. Langile batzordekoak ez datoz bat enpresak eman dituen azalpenekin, eta azken bi urteetan jabeek beste bi enpresa erosi dituztela azpimarratu dute. Datu ekonomikoen arabera, negozioak gora egin duela diote langileek, eta arazoa kudeaketa txarrari egotzi diote. «Beti funtzionatu dute urteko kredituen arabera, eta orain likidezia faltan daude. Langileak ez gara kudeaketa txarraren errudun». Nanukeko kudeatzailea Asetravi patronaleko burua ere bada, eta «domina jarri» nahi duela uste dute langileek. Bihar elkarretaratzea egingo dute 13:00etan Elorrioko Gernikako Arbola plazan.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.