Lan merkatua

Soldatak %0,2 igo dira urteko bigarren hiruhilekoan, KPI hazi dena baino askoz gutxiago

Soldata kostua 2.211 eurokoa da langileko eta hilabeteko Araba, Bizkai eta Gipuzkoan, eta 1957 eurokoa Nafarroan, INEk jakitera eman duenez.

xabier martin
2013ko irailaren 17a
12:07
Entzun

Iazko bigarren hiruhilekoarekin alderatuta oso gutxi igo dira soldatak Araba, Bizkai eta Gipuzkoan, %0,2 baino ez. Nafarroan, berriz, iazko epe berean baino gutxiago irabazten dute soldatapekoek, %1,6 gutxiago. 2.666 eurokoa da soldata kostua Euskal Autonomia Erkidegoan eta 1957 eurokoa Nafarroan. Ekainean %2koa inflazioa. Beraz, soldatak KPItik behera hazi dira, modu nabarmenean gainera EAEn, eta Nafarroan, berriz, jaitsi egin dira KPIk %2 inguru igo arren.

2013ko bigarren hiruhilekoan 2.957 eurotan jarri dira lan kostuak Araba, Bizkai eta Gipuzkoan, %0,3 gehiago; eta 2.666 eurotan Nafarroan, %0,7 gutxiago. Soldatatik aparteko kostuei dagokionez (Gizarte Segurantza batez ere), 745 eurotan daude (%,06 gehiago) Jaurlaritzak kudeatzen dituen hiru lurraldeetan, eta 709 eurotan Nafarroan.

INEk emandako datu hauek berretsi egin dute langileek erosteko ahalmena galtzen ari direla, euren soldatak ez direlako gai KPI hazten den bezain beste hazteko; areago, Nafarroan gorazko joera utzi eta aspaldi honetan jaisten ari direla garbi geratzen da, nahiz eta inflazioak gora egin.

PPko Gobernukoak martxan jarritako lan erreformak patronalari eskaintzen dion baldintzei esker, barne debaluazioa gertatzen ari delako adibide argia da lan kostuen garapena azken urtean. Debaluazio hori zenbatekoa izango den ez dago argi, ordea, Hego Euskal Herriko sektore eta enpresa askotan lan itunak galdu ondoren soldatak oraindik gehiago jaistea litekeena baita 2014aren hasieran.

Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.