Soldatak

Soldatapekoen %43k hilean 2.173 eurotik gora kobratzen dute Araban, Bizkaian eta Gipuzkoan

Hilean 2.147 euro gordinekoa da batez besteko soldata hiru lurraldeetan, eta 2.051 eurokoa Nafarroan, INEren arabera.

Jon Fernandez.
2015eko azaroaren 6a
10:42
Entzun

Arabako, Bizkaiko eta Gipuzkoako langileen %43,3k hilean 2.173,5 euroko soldata gordina daukate, INE Espainiako Estatistika Institutu Nazionalaren arabera. Iazkoak dira datuak, eta hiru lurraldeetako batez besteko soldata gordina hilean 2.147,2 eurokoa da. Nafarroan, berriz, 2.051,7 eurokoa da batez besteko soldata. 

Hilean 1.221 euroko soldata gordina daukate, berriz, Arabako, Bizkaiko eta Gipuzkoako langileen %22,3k. Nafarroan, berriz, soldatapekoen %20,3k kobratzen dute kopuru horretatik behera. 

INEk azaladu du 2.173 eurotik gorako soldatak batez ere finantza etaa seguru jardueretan, hezkuntzan, eta energia, gas, bapore eta aire girotuaren hornidura jardueretan ordaintzen direla. Adinari dagokionez, estatistika institutuak nabarmendu du langile gazteenak daudela soldata txikiena kobratzen dutenen artean, batez ere lanaldi partzial eta aldi baterako kontratu gehienak gazteek dituztelako. 

Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.