Spanairrek ez du hegaldi gehiago eskainiko
BARTZELONA. Qatar Airwaysekin akordiorik ez zuen lortu, eta Kataluniako Generalitateak esan zion diru publiko gehiago ez ziola emango. 200 milioi euroko zorra du, eta negozioarekin jarraitu ezinda geratu da Spanair. Jarduera uzteko baimena eskatuko du. Lau mila pertsonak egiten dute lan gaur egun hegazkin konpainian. Euskal Herrian, Bilboko aireportutik eskaintzen ditu zerbitzuak.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik
Ordenatu