Spyker auto ekoizleak GMri 3.000 milioi eskatu dizkio
BRUSELA. Herbehereetako Spyker auto ekoizleak AEBetako General Motors ekoizleari salaketa jarri dio, Saab hondoratu izana leporatuta. 3.000 milioi euro eskatu dizkio. Spykerrek GMri erosi zion Saab. Spykerrek dio GMk oztopatu egin zuela Txinako inbertitzaileek Saab enpresan kapitala jartzeaeta Saabek hondoa jotzea nahi zuela. Abenduaren 19an egin zuen porrot Saabek.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik
Ordenatu