EKONOMIA

Stephane Le Foll Frantziako Laborantza ministroa etorriko da Lurramara

Lurrama besta eginen dute urriaren 19, 20 eta 21ean Miarritzen, Irati erakustazokan. Aurten, Stephane Le Foll Frantziako Laborantza ministroak parte hartuko du bertan, Nekazaritza Politika Bateratuaz eginen den mahai inguruan.

Jenofa Berhokoirigoin.
2012ko urriaren 3a
14:13
Entzun

Aurten ere Lurrama antolatuko dute, herri laborantza iraunkorra sustatzeko besta. Miarritzen izanen da (Lapurdi), urriaren 19, 20 eta 21ean. Aveyron eskualdea izango dute gomita, eta hango ekoizpenak, sor-markak, laborariak eta herri laborantzaren alde jarduten duten egiturak ezagutzeko aukera izanen dute bisitariek. Gainera, Europako Nekazaritza Politika Bateratuaren erreforma bidean dela eta, horri buruz gogoetatzeko hainbat hitzordu dauzkate finkaturik hiru egunetan. Besteak beste, "Nolako laguntza banaketa nolako laborantza eta elikadura politika motarentzat?" galderaren inguruko eztabaida. Bertan parte hartuko dute Le Foll Frantziako Laborantza ministroak, Jose Bove eurodiputatuak, Aurelie Trouve ekonomista eta aurtengo Lurramaren gazamak eta Mixel Berhokoirigoin EHLGko presidenteak.

Urtero bezala, hitzaldiak, haurrentzako animazioak, bazkariak, kontzertuak, kabalak eta erakusketak proposatuko dituzte.

Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.