Madrilgo 45. instrukzioko epaitegiak Googlek Espainian duen ordezkaria deklaratzera deitu du, 'Street View' zerbitzurako erabilitako autoek zer nolako datuak bildu dituzten argitzeko. Auto horiek Euskal Herrian ere ibili dira.
Googleko ordezkariak urriaren 4an epaitegira joan beharko du, Raquel Fernandino epailearen aurrean deklaratzera. Beste gauza batzuen artean, sare partikularretatik izenik atera duten, routerrei egokitako IP helbideak bildu dituen edo erabiltzaileen inguruko datuak jaso dituzten argitu beharko du.
Informatika eta Komunikazio Aurreratuetan Delituak, Gehiegikeriak eta Zabarkeriak Prebenitzeko eta Ikertzeko Elkarteak (Apedanica) epailearen aurrean salaketa jarri zuen Googlen aurka. Eta epaileak, salaketa aurrera eramatea erabaki du gaur. Gertakarien "garrantzi publikoa" eta "interesa" aztertu ondoren jarri zuen salaketa Apedanicak. Googlek gaizki egin duela aitortu du, baina, huts egitea arazo tekniko bati egotzi dio.
Antzerako salaketei aurre egin behar die Googlek Alemanian. Han barkamena eskatu behar izan du. Portugalek, berriz, debekatu egin du Googlek zerbitzu hori erabiltzea.
Hurrengo egunetan argituko da salaketak zein bide egiten duen epaitegietan.
EkoNOMIA
'Street View' zerbitzuarekin, sare pribatuen bidez datuak bereganatzea egotzi diote Googlei
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik
Ordenatu