Su hartu du Soraluzeko Galvanizados Arratek
SORALUZE. Sua piztu zen atzo goizaldean Galvanizados Arrate enpresan, Soraluzeko Sagarerreka auzoan. Goizeko seietanlanera sartzen ari ziren beharginak ohartu ziren suaz, eta zortzietako itzali ahal izan zuten suhiltzaileek. Kalte handiak eragin ditu teilatuan, eta makina batzuk ere txikitu ditu. 1970ean sortu zen enpresa, baina duela urte gutxi lantegi berria zabaldu zuen.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik
Ordenatu