Goizeko bostak aldera piztu da sua, eta oraindik argitzeke dago zerk eragin duen.
Kautxuzko eta metalezko piezak egiten dituzte Tecmesan, eta kautxua oso sugarria denez, garrek berehala hartu dute lantegia. Hala ere, enpresa guztiz hondatuta geratu arren, inor ez da zauritu. Dagoeneko suhiltzaileek kontrolpean dute sutea; Tolosako eta Ordiziako parkeetako suhiltzaileeak dabiltza amatatze lanetan.
Nolanahi ere, Pedro Gonzalez gerentea kexu agertu da suhiltzaileen lanarekin. Haren iduriko, ez dute behar adinako bitartekorik erabili, eta, sutak hainbesteko kalteak horregatik eragin dituela iradoki du. "Hona iritsi naizenean ez dut hainbesterako surik ikusi ondoren gertatu dena kontuan hartuta. Nire ustez, suhiltzaileak mangera bakar batekin zeuden, eta ez zen nahikoa sua hitzaltzeko", adierazi du Euskadi Irratian.
Suhiltzaileen buruak, berriz, gerentearen haserrea ulertzen duela agertu du, baina, eurek egitekoa zuzen bete dutela erantsi du. Juan Lasa suhiltzaileen buruaren arabera, eraikinaren formak eta materialek zaildu dute itzalketa, eta garrak ondoko lantegietara zabaltzea eragozteko ahaleginari eman behar izan diote lehentasuna. Dena den, ondoko okindegi baten ere eragin ditu kalteak.
Bederatzi langile ditu Tecmesak, eta gutxienez, bospasei hilabete egongo dia lanik gabe, eraikina konpontzen duten arte.
Ama Kandida kalean dago lantegia.
Sutea
Suak erabat hondatu du Andoaingo Tecmesa enpresa
Gaur goizaldean suak hartu du Andoaingo (Gipuzkoa) Tecmesa lantegia, eta guztiz suntsitu du enpresaren egoitza. Halaber, ondoko okindegian ere eragin ditu kalteak suak. Nolanahi ere, suhiltzaileek lortu dute sutea mendean hartzea. Kautxuzko eta metalezko piezak egiten ditu Tecmesak, eta gerentea kexu agertu da suhiltzaileek egindako lanarekin. Haren iduriko, bitarteko gutxi erabili dituzte.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik
Ordenatu