Ekonomia

Sudupek eta Gonzalez Txabarrik ez dute uste Irungo Ogasunaren aferan politikariak auzipetuko dituztenik

2008ko irailaren 19a
17:01
Entzun
Roman Sudupe eta Joxe Joan Gonzalez Gipuzkoako ahaldun nagusi ohiak -biak EAJkoak- izan dira Irungo (Gipuzkoa) Ogasunaren auzia dela-eta Batzar Nagusietako batzordean azkenak deklaratzen, gaur, eta biek ez dute uste politikariak auzipetuko dituztenik.



Hain zuzen, Irungo Ogasunaren ustezko iruzurra ari da ikertzen batzorde hori, hamar urtean zortzi milioi euro lapurtu zituztelakoan. Jose Maria Bravo zuzendari nagusi izandakoa gaur egun kartzelan dago, 1,6 milioi euro lapurtu zituela egotzita. Garai horretan Sudupe eta Gonzalez Txabarri izan ziren Gipuzkoako ahaldun nagusiak (aurrena 1995-2003 artean eta bigarrena 2003-2007 artean), eta EAJkoak izan ziren Ogasun arloko diputatuak.

Irungo kasu horregatik iruzurraren akusazioa ezin dela orokortu adierazi dute bi ahaldun nagusi ohiek, eta beraiek ez zutela izan zerikusirik ustezko lapurretan. Dena dela, Sudupek esan duenez, "interes alderdikoiak" medio, azkenean EAJ "zigortu" egin dezakete.

Gaur egun Pello Gonzalez EAko kidea da Ogasun diputatua EAJk eta EAk osatzen duten foru gobernuan.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.