Suitzarrek ez dute onartu alderdi sozialistako gazteek bultzatutako 1:12 egitasmoa; alegia, debekatuta egotea konpainietako goi kargudunek hilabetean diru gehiago irabaztea enpresa horretan gutxien kobratzen duen langileak urtebetean baino; hau da, 12 aldiz gehiago irabaztea batzuek besteek baino.
Alderdi sozialistaz gain, Alderdi Berdeak ere babesten zuen proposamena. Alabaina, zentroko eta eskuineko alderdiak aurka agertu ziren, baita patronala ere. Hainbat enpresak mehatxu egin zuten herrialdetik alde egingo zutela egitasmoak aurrera eginez gero.
Zuricheko Unibertsitate Teknikoko KOF ikerketa zentroaren arabera, Suitzako 1.000-1.300 enpresak ez dute betetzen 1:12 tartea. Ez da berez kopuru handia, herrialdeko %1,5 enpresa baino ez direlako horiek.