UBS Suitzako bankurik handienak iragarri du hamar mila langile kaleratuko dituela, krisiagatik bere negozio bolumena jaisteko asmoa duela eta. Ondorioz, banku pribatu eta inbertsioen eremuetan baino ez litzateke ariko, betiere UBSren arabera.
Urte honetako hirugarren hiruhilekoan 1.772 milioi euroko galera izan duela jakinarazi du gaur UBSk, eta orduantxe eman du hamar mila behargin kaleratzeko erabakiaren berri.
Sergio Ermotti bankuko kontseilari ordezkariak urriaren erdialdean aurreratu zuen krisiari aurre egiteko neurriak hartuko dituztela.