Ekonomia

Suspertze zantzurik ez industrian

Uztailean ere behera egin zuen fakturazioak, eta iazko mailaren azpitik dabiltza euskal enpresak. Eskaerak ere gutxitu zaizkie.

Miren Garate.
2013ko irailaren 18a
17:58
Entzun

Euskal ekonomiaren motorra, industria, arrankatu ezinda dabil. Fakturazioari nahiz eskaerei buruzko uztaileko datuak eman ditu INE estatistika erakundeak. Araba, Bizkai eta Gipuzkoako enpresek, iaz epe berean baino %9 gutxiago irabazi zuten, eta urte osoko datua kontuan hartuta, %5,8ko jaitsiera izan du batez beste fakturazioak. Nafarroan, %0,4koa izan da jaitsiera, konparaketa 2012ko uztailarekin eginda. Urte osoa kontuan hartuta, berriz, %4,4koa da jaitsiera.

Halaber, kezkagarria da eskaeren datua, sektorearen etorkizunari buruzko pistak ematen baitutu. Hor ere, iazko mailaren azpitik dabiltza euskal enpresak. Araba, Bizkai eta Gipuzkoan, %9koa da jaitsiera; eta Nafarroan, %4,6koa. Datu positibo bakarra da uztailean iaz baino %1,6 eskaera gehiago jaso zituztela Nafarroako enpresek.

Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.