Sute bat piztu da gaur Oionen (Araba), Alavesa de Barnices lantegian. Logroñoko Udalak eta Eusko Jaurlaritzako Segurtasun Sailak jakinarazi dutenez, Logroñoko, Guardiako eta Kanpezuko suhiltzaileak sutea itzaltzeko lanetan ari dira, eta ez da inor zauritu.
Oion ð;Â;ÂÂ;ŸÂ”¥ð;Â;ÂÂ;ŸÂšÂÂÂÂÂÂÂ’
— Arabako Foru Suhiltzaileak (@BomberosAraba) August 3, 2020
Incendio industrial en fábrica de punturas/barnices.
Parques de Logroño, Laguardia, Campezo y Nanclares de la Oca en el lugar. pic.twitter.com/BKLaRE0VkL
Udalak Efe albiste agentziari azaldu dionez, 14:15 aldera izan dute gertaeraren berri, eta «kalte handiak» eragin ditu fabrikako instalazioetan. Lantegiko produktuak zituzten zenbait bidoi lehertu dira, eta suak ke adar beltz eta luze bat eragin du.
Ez da inor zauritu: oporraldia dela eta, instalazioak itxita zeuden.