Enpresak

Sute batek erabat kiskali du Katarofesis enpresaren biltegi bat, Iurretan

Iurretako Arriandi industrialdean piztu da sutea eguerdian, eta dagoeneko kontrolpean daukate suhiltzaileek. Langile batzuk atera egin behar izan dituzte inguruko pabiloietatik, baina ez da zauriturik izan.

Iurretako Arriandi industrialdeko sutea, gaur. IURRETAKO SUHILTZAILEAK.
2019ko urriaren 18a
18:00
Entzun

Sute handi bat piztu da 12:20 aldera Iurretako (Bizkaia) Arriandi industrialdean, bertako suhiltzaileek jakinarazi dutenez. Euskal Katarofesis enpresaren biltegi batean piztu da sutea, eta erabat kiskalita geratu da. Metalak tratatzeko pintura enpresa bat da Katarofesis. Larrialdi zerbitzuek langile batzuk atera behar izan dituzte inguruko pabiloietatik, baina ez da zauriturik izan. Kalteak handiak izan daitezke, dena den.

Iurretako suhiltzaileak ez ezik, Markinakoak eta Basaurikoak ere joan dira sua itzaltzera. 16:00ak aldera berri eman dutenez, kontrolatuta zuten sutea, baina hura itzaltzeko lanetan jarraitzen zuten.

Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.