Arratsaldeko sei eta erdietan eman du abisua Getariako (Gipuzkoa) Agerre Berri gaztandegiaren jabeak sutea piztu dela bere lantegietako batean. Pabilioietako batek su hartu, eta ukuiluak ere bai, informazio batzuen arabera. Oraindik ez dute argitu nola sortu den sutea.
Jabeak berak abisua emanda, Zarauzko, Azpeitiko eta Eibarko suhiltzaileak bertaratu dira hasieran. Gero Goierriko suhiltzaileak ere bidali dituzte. Hortaz, lau parketako suhiltzaileak ari dira sutea kontrolatu nahian. Guztira, 28 suhiltzaile dira, zortzi ibilgailu handi eta bost txiki bertaratu dituztenak.
Gaueko hamar t'erdiak aldera hartu dute sutea kontrolpean, lau orduko lanaren ostean. Suhiltzaileek eurek jakinarazi dute "kalte handiak" eragin dituela. Aldiz, ez da inor zauritu.
Getariako AGERRE BERRI gaztandegian sekulako sutea. / Fatal incendio en la quesería del caserío AGERRE BERRI de Getaria pic.twitter.com/QAUtfIIVBq
— ENBA (@ENBA_eus) August 20, 2019
Itsasegi markako gazta egiten dute Agerre Berri baserriaren gaztandegian, Getariako Askizu auzoan.