Sutea izan da Erandioko Recypilas enpresan
BILBO. Sute bat izan zen atzo goizean Erandioko Recypilas enpresan (Bizkaia). Pilak eta bateriak birziklatzen dituzte bertan. Suteak ke handia eragin zuen, baina ez zen inor zauritu, langileek enpresatik ateratzea lortu baitzuten. Suteak eraikineko lehen solairua erre zuen, baina ez zen bigarrenera iritsi. Birziklatu gabeko litiozko pilak zeuden lehen solairuan. Sutea kontrolpean zuten 13:00etan.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik
Ordenatu